Guimarãesko gaztelua
Guimarãesko gaztelua | |
---|---|
Castelo de Guimarães | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Portugal |
Portugalgo barrutia | Braga |
Portugalgo hiria | Guimarães |
Freguesia | Oliveira, São Paio e São Sebastião |
Koordenatuak | 41°26′52″N 8°17′25″W / 41.447834°N 8.290299°W |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Guimarãesko gaztelua (portugesez: Castelo de Guimarães) Portugalgo Guimarães hiriko gaztelua da, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendaturikoa Guimarãesko erdigune historikoaren batera.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guimarãesko gaztelua Mumadona Dias kondesak eraiki arazi zuen X mendean mairuen eta normandiarren erasoei aurre egiteko. Portugalgo Erresumaren jaiotzarekin loturik dagoen ikonoa bihurtu da. X mendean eraiki bazen ere XI mendean zabaldu eta handitu egin zen. Hala ere gaur egungo zatirik gehienak XIII mendekoak dira.
XIV mendeak zailak izan ziren hainbat setio jasan baitzituen baina bietan gazteluaren defentsan ari zirenek aurrera egin zuten. 1383 eta 1433 artean sarreran dauden bi dorreak eraiki arazi zituen Joanes I.ak.
1836an gaztelua eraitsi eta harriak errepideak pabimentatzeko erabiltzea proposatu zen baina Sociedade Patriótica Vimaranense elkarteak aurre egin eta gaztelua mantendu egin zen. 1881ean monumento historiko bitxia bihurtu zuten eta 1936an berriztatze lanak egin zitzaizkion.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guimarães hiriaren iparraldean dagoen granitozko muino batean kokatzen da gaztelua eta baso txiki batek inguratzen du.
Eraikina erromanikoa bada ere gotiko goiztiarreko atalak ere baditu. Harresiak pentagonoa osatzen dute enparantza inguratuz eta zortzi dorre errektangular dituzte. XIII mendean eraikitako dorre nagusia eta egoitzak dira gotiko estilokoak.
San Migel eliza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gazteluko San Migel eliza (portugesez: Igreja de São Miguel do Castelo) gazteluaren ondoan eraiki zen, dirudienez X mendean, nahiz eta lehen aipamena 1216koa den. Kondairak dio bertan bataiatua izan zela Afonso Henriques, Portugalgo lehen erregea. 1870an parrokia izateari utzi eta eraikina bertan behera gelditu zen, baina guimaraestarrek Sociedade Martins Sarmento-ren izenean berrizteari ekin zioten 1874 eta 1880 artean.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Sarrera.
-
Harresiko dorre errektangularrak.
-
Basoa.
-
Afonso Henriquesen estatua.
-
Gazteluko San Migel eliza.
-
1845eko argazkia.
-
1910eko argazkia.